• Hasiera
  • »
  • Maiz egiten diren galderak

Respuestas

Nola eskuratuko ditut deskontuak?

Ehunka dendatako eskaintzak eta deskontuak baliatzeko modu asko dituzu:
  • Internet bidezko erosketak egiteko dendetara sartzeko, baliatu nahi duzun eskaintza zehatzaren informazio-orrian daukazun botoiaren bidez sartu behar zara. Eskaintza horiek hainbat motatakoak izan daitezke:
    • Zure itsulapikorako diru-itzulketa: Itsulapikoa aurrezteko modu berri bat da, eta egindako erosketa bakoitzarengatik dirua berreskuratzeko aukera ematen dizu. Aurrezteko modalitate hori daukan denda batera sartzen zarenean eta erosketa bat egiten duzunean, kasuan kasuko ehunekoa itzuliko dizugu. Esate baterako, % 5 itzultzen duen denda batean 100 euroko erosketa bat egiten baduzu, 5 € sartuko ditugu zure itsulapikoan (dena dela, normalean, diru-itzulketa BEZik eta bidalketa-gasturik gabeko zenbatekoaren arabera kalkulatuko da). Modalitate honi buruzko xehetasun gehiago lortzeko, maiz egiten diren galdera hauetan atal zehatz bat aurkituko duzu.
    • Zuzeneko deskontua: erosketa merkeago egin ahal izateko eskaintza bereziak dira. Dendaren webgunera botoiaren bidez sartzen zarenean, zure burua identifikatuko dugu eta zure erosketari dagokion deskontua aplikatuko dizugu.
  • Zenbait dendak aukera ematen dizute erosketa telefonoz edo kupoia aldean duzula zuzenean fisikoki egiteko. Kasu horietan, eskaintzaren informazio-orrian aurkituko dituzun jarraibideei jarraitu.

Ez dut lehen hemen zegoen eskaintza bat ikusten. Desagertu da?

Hornitzaileekin ditugun hitzarmenak aldian behin alda daitezke. Horregatik, baliteke ikusi duzun eta hainbatetan erabili duzun eskaintza bat erabilgarri egoteari uztea. Eskaintza zehatzen bat interesatzen bazaizu, jar zaitez gurekin harremanetan eta laguntzen ahaleginduko gara.

Deskontu-kodea ez dabil. Zer egingo dut?

Ezer baino lehen, egiaztatu zure erosketak edo zure erreserbak kodea onartua izateko baldintzak betetzen dituela (eskaintzaren azalpenean aurkituko dituzu baldintzak). Zure erosketak zehaztutako baldintzak betetzen baditu, eta, hala ere, kodea ez bada aplikatzen, jar zaitez gurekin harremanetan erosketa egin aurretik.

Deskontua erabiltzeko arazoak izan ditut

Denda batek ez badizu deskontua aplikatu, ez badakizu nola dabilen edo arazoren bat izan baduzu hornitzailearekin, jakinarazi iezaguzu.
Eskaintzaren beraren barruan eman ahal izango duzu horren berri, sartzeko botoiaren azpian, «Eskaintzarekin arazoak?» aukeran. Denon artean ziurtatuko dugu eskaintzen kalitatea; jakinarazi iezaguzu edozein arazo!

Nola konfiguratuko ditut jaso nahi ditudan mezuak?

Jakinarazpenen bidalketa kudeatzeko hainbat aukera eskaintzen dizkizugu, nahi duzun hori aukeratu eta eskura dituzun nobedade eta akordio guztien berri izan dezazun. Horrela, zuk nahi duzunean soilik jasoko dituzu gure mezuak. Hemen egin dezakezu hori: Nire profila > Jakinarazpenak

Nire kokapena aldatu nahi dut. Nola egingo dut?

Goiburuan zure probintzia aurkituko duzu. Bertan klik egiten baduzu, kokapen zehatza ikusi eta hura aldatu ahal izango duzu, modu automatikoan zein eskuz.

Zergatik egin itsulapikoan dirua itzultzen dizuten erosketak webgune honen bidez?

Webgune honetako «Online eskaintzara joan» aukeraren bidez hornitzailearen webgunera sartzea da aurreztutako zenbatekoa zure itsulapikoan itzultzeko daukagun modu automatizatu bakarra. Zuzenean hornitzailearen webgunean egiten baduzu, edo hemen lortu ez duzun beste kode bat erabiltzen baduzu, hornitzaileak ez du erosketa ezagutuko, eta ezin izango dizugu erosketa hori esleitu eta itzuli beharreko zenbatekoa eman. Itsulapikoko hornitzaileen webguneren batean erosketa egin nahi duzun aldiro, sar zaitez webgune honetatik, erosketa behar bezala esleitzen zaizula ziurtatzeko.

Itsulapikora dirua itzultzen duten eskaintzetan, zergatik ez ditut ikusten deskontuak hornitzailearen webgunean?

Itsulapikoko eskaintzetan (kupoiarekin edo zuzeneko deskontuarekin egiten diren horietan ez bezala), erosketaren balioaren % 100 ordaintzen duzu, eta gero, hornitzaileak aurreztutako zenbatekoa itzuliko dizu itsulapikoan (deskontua). GARRANTZITSUA: Eskaintzan kontrakoa esaten ez bada, aurrezpenaren ehunekoa BEZa eta garraio-gastuak kontuan hartu gabe kalkulatuko da.

Erosketa bat egin dut eta ez da nire itsulapikoan agertzen. Zer gertatu da?

Ziurtatu ezazu hau guztia:
  • Eskaintzaren barruko «Online eskaintzara joan» botoiaren bidez sartu zarela hornitzailearen webgunean.
  • Ez duzula erabili webgune honetan lortu ez duzun deskontu-koderik.
  • Erosketa online egin duzula eta ez telefonoz.
  • Itsulapikoan dirua itzultzeko eskaintza bat dela eta ez kupoi bidezkoa edo zuzeneko deskontu bat.
Egindako erosketak goiko lau puntu horiek GUZTIAK betetzen baditu, eta 5 egun baino gehiago igaro badira erosketa egin zenuenetik, bete formulario hau edo deitu guri, hornitzaileari erreklamazioa egin ahal izateko.

Erosi nuen produktua jaso dut eta erosketa «egiteke» egoeran dago oraindik, zergatik?

Erosketa «burutzeke» egoeran dago hornitzaileak behin betiko baieztatzen duen arte (prozesu hori 30 eta 60 egun bitartekoa izan daiteke, edo gehiago hotel edo hegaldien erreserbak badira, zerbitzua emango den egunarekin lotuta baitago). Izan ere, hornitzaileak denbora-tarte nahikoa eman behar du aldaketa edo itzulketak egiteko epe legalak betetzeko, zordunketaren bat ezeztatzeko eta, onartu aurretik, prozesu guztia zuzena izan dela baieztatzeko. 60 egun igaro ondoren, erosketa oraindik burutzeke dagoela ikusten baduzu, idatzi guri eta esan zein izan zen erosketaren data eta eskariaren zenbakia, erreklamazioa egin ahal izateko.

Noiz egin dezaket itsulapikoan metatutako diruaren transferentzia nire kontura?

Edonoiz, betiere gutxienez 10 euroko zenbatekoa metatuta badaukazu.

Abonua eskatu dut, baina dirua ez zait iritsi… Zergatik?

Transferentzia eskatzen duzun eta iristen zaizun unearen artean 7-15 egun igaro daitezke.

Nire erosketa ez da onartu,… zergatik?

Hornitzaileak hainbat arrazoi izan ditzake erosketa bat ukatzeko: eskaera/erreserba egin ondoren ezeztatu delako, erosketa egiteko orduan erabilgarri ez zegoen edo metatu ezin zen kode/kupoi bat erabili delako...